GAILURRA TXIKI. GORLIZ-ERMUA 292m-ARMINTZA

17-06-2018

Gorlizeko hondartzako azken aldean, Astondon, harri bihurtutako aremuneak ingururaturik, eskalera batzuk dituen bide bat topatuko dugu, basorantza abiatzen dena hain zuzen. Segidan, mendebalderantz , Plentziako Badia ixten duen Astondoko Puntarantz labarretatik igongo gara. Kontu handiz, iparralderantz Itsas-labarratik jarraituz Askabila kalatua ingururatuko dugu ezkeraldean jaisten den Urtikotze punta ailegatu arte. Bertan piraten erasoetatik defendatzeko eraikitutako Azkorriaga gaztelua( XVIII.mendea) bisitatuko dugu.

Bidea eta itsas-labarra jarraituz  eskuinalderantz, Gorlizeko itsasargiraino igotzen den errepidea aurkituko dugu, Kantauriko altuena. Billano lurmuturran gaude, Euskal kostako silizioz osasutako lurmuturra garaienaetariko bat. Itsasargia esploratzeko oso aproposa den bunker baten ondoan kokatzen da. Badia defenditzen duen kanoi-bateria batek oraindik itxaso begira dirau. Hemen ekialderantz gure bidea itsas labarra segituko dugu, bidean kantauri basoko arteak topatuko ditugu Ermua 292m. tontorraraino.(1.30′).

Gailurratik Kantauri kostaren bista ederrak izango ditugu. Iparraldean Billano uhartea non itsas-hegazti ugari baitaude eta gainontzeko norabidetan: Sollube, Jata, Oiz, Anboto, Gorbea,  Ganekogorta, Serantes, Cerredo… Hemendik ekialderantz beti, eukalipto basoak zeharkatuz Armintzako kaiaraino jaitsiko gara. Irtera bukatzeko bai hondartza txikian, bai portuan bainatzeko aukera izango dugu (3.45′).

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salida Familiar GAILURRA TXIKI
Kokapena Kostaldeko mendiak. Uribe-Kosta
Metatutako desnibela +418/-418
Luzera 8,1km.
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa - Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). Ez ahaztu txanoa eta eguzkirako krema. - Janaria eta edaria. -Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko. -Linterna, frontala
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Gailurraren lokalean. (Trauko 27)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

10:15 Gorlizeko hospitalean(aparkalekuan)

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Nola joan: kotxez. (Kotxerik ez ba duzu esan) Nola heldu: BI-634. Bilbao-Plentzia. Gorlizeko aparkalekuan umeak utzi eta Armintzara aparkatzera abiatuko gara. Kotxe bat edo bitan gidariak Gorlizeko aparkalekura bueltatuko gara. **KONTUAN HARTU** Irten aurretik: 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko. 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten. 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da. Mendian: 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira. 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak. 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere. 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko. 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman. 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu. 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena. Izena emateko: Gailuraren webgunean . Ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera) Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)

Argibide gehiago

Rober 656764081

Irteerarako izena emateko azken eguna

15-06-2018

IZEN EMATEA ITXITA DAGO