GAILURRA TXIKI. GORBEIA 1482

14-05-2017

Iondegortatik (730) (aparkalekua) hego-ekialderantz hartuko dugu aldats gora doan pista . Pinu, pago eta laritz basoak zeharkatuz Arimekorta zelaietara helduko gara (900). Aginalde izenarekin ezagutzen da leku hau, agin asko daudelako, horietariko batzuk oso handiak dira eta Euskadiko aparteko zuhaitzen zerrendan daude. Hegoalderantz jarraituko dugu, aterpe batzuk atzetik utzita aldapa gogortzen da, eta  Dulau pasutik igaro beharko dugu, gure eskuman Aldamin mendiko (1378)kare-haitzak ikusiko ditugu.

Segidan  bide batek eramango gaitu belarrezko arana jarraituz (M) Aldaminoste lepora (1321). Bertatik  gailurra somatzen da hegoalderantz eta azken aldapa luzea baino ez da geratzen tontorreraino. Gorbeia (1482), Araba eta Bizkaiko mendirik herrikoi eta altuena.

Jaitsiera bide beretik egingo dugu, Dulau gailurra (1152) bisitatzeko aukerarekin, bertatik Arimekortako zelaiak eta ingurua ikusteko.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salida circular de día pie
Kokapena Gorbeia mendialdea
Metatutako desnibela +780/-780
Luzera 8,20 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa - Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). Kontuan izan urte sasoi honetan hotz handi samarra egin dezakeela. - Janaria eta edaria. -Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Gailurraren lokalean. (Trauko 27)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

10:15 Iondegorta (aparkalekua)

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Nola joan: kotxez. (Kotxerik ez ba duzu esan) Nola heldu: N-240 Zeanurira, gero asfaltutako auzo-bidetik Lanbreabe auzoraino, eta bertatik porlanezko pista aldapatsu bat jarraituz Iondegortara helduko gara. Gorbeiako Natur Parkeko kartelek aparkatzeko lekua erakutsiko digute (730) **KONTUAN HARTU** Irten aurretik: 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko. 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten. 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da. Mendian: 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira. 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak. 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere. 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko. 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman. 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu. 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena. Izena emateko: Gailuraren webgunean . Ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera) Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)

Argibide gehiago

ROBER 656764081

Irteerarako izena emateko azken eguna

12-05-2017

IZEN EMATEA ITXITA DAGO