GAILURRA TXIKI. GORBEA_GOIKOGANE aterpea_ODERIAGA 1244m-GOROSTETA1259m

26-10-2019

1.eguna: ODERIAGA 1244- AUSTINGARMIN 1087m

Orozkotik, Ibarra auzotik pasatuko gara eta ondoren Usabel(262m) non aintzineko errota historikoa dagoen. Bertatik kotxez Sintxita eureka amildegiko pistatik Belauztegiko aparkalekuraino(735m) igongo gara . Hemendik pista aldapa makaltsua bihurtzen da Austingarmin mendateraino(1036m.) iritsi arte. Leku honetan artzain eta ikazkin etxolak pagadiz eta belarrez estalitako dolina batean kokaturik daude.
Mendebalderantz eta aurrean dugun aldapa belartsutik edo pista jarraituz ODERIAGAtontorrera(1244m)igongo dugu  . Hemendik ikuspegia bikaina dugu: Gorbeiako gurutza, Araba eta Itxina ikusgai.

Txabola ondoko belardian berriro, pistatik jarraituz eta ezkerretara joko dugu Goikogane aterperaino.Aterpe honetatik metro gutxitara Austingarmin (1087m) tontorra(2h) izango dugu non Orozko aran guztia zein Itxina eta Atxak begiestu ahal izango ditugu.

2.eguna:IPERGORTA 1235m.  GOROSTETA 1259m.-BAIAS ibaiaren jaiotza.

Aterpetik ekialderantz Ipergorta (1235m) aldapa belartsua igongo dugu (20m) eta laster bere buzoi ondoan egongo gara. Tontor honetatik iparekialderantz mendikatea GR 252 bidetik jarraituz ,ondoko Gorosteta (1259m) mendia oso gertu izango dugularik. Bere gailur harritsutik Itxingote dolina 1053m ez ezik, Gorbeia osoa ere begiets dezakegu.

Bidetik jaitsiko gara Arrabako zelaietaraino,  eta Angel Sopeña aterpetik pasatuz. Hemendik ohiko Gorbeiarako bidetik  abiatuko gara Gatzarrietako pasabidea lohituta egonez gero  ardura berezia izango dugu. Egiriñaora iritsiko gara eta Hegoalderantz jaitsiko gara Austingaminekin komunikatzen duen pista aurkitu arte. Geu albora utzita Urratxa mendia ingurututako dugu hegoaldetik Baias ibaia topatu arte. Puntu honetatik iparrerantz joko dugu haitzulo bat barruan dagoen Baiaseko jaiotzara iritsi arte. Goiko pagaditik igongo  gara berriro Austingarmineko aterpera eramango digun pistara ailegatu arte. (3h)  Bazkaldu ostean  aterpea jaso eta jaitsiko dugu Belauztegiko aparkalekuraino.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun batzuetarako zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela 1 DIA: +500/-127m. 2 DIA: +535m/-860m.
Luzera 1.EGUNA: 7,12 km. 2 EGUNA: 9,27 km.
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 1día/eguna: 2,30 horas/ordu 2 día/eguna: 4 horas/ordu ( con niños/as y paradas/ umeekin eta lasai)
Material tekniko beharrezkoa - Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldirik aurre egiteko modukoak). Kontuan izan urte sasoi honetan hotz handi samarra egin dezakeela. - Janaria eta edaria. -Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko. - Lo-zakua. -Esku-argiak
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Gailurraren lokalean. (Trauko 27)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

10:15 Belauztegi (Orozko-Ibarra-Usabel) (aparkalekua)

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Nola joan: kotxez. (Kotxerik ez ba duzu esan) Nola heldu: 68 AP-a. Bilbo-Laudio BI-2522 (Altube helbidea) Zubiaur. (Orozko. 5km. Ibarra eta ondoan Usabel auzoraino. Bertatik Austingarminerantz pista hartuko dugu Belauztegiko aparkalekuraino 744m. Gailurrako bazkideek PLAZEN ERRESERBARAKO LEHENTASUNA izango dute. PREZIOA::HELDUAK 12 EURO (Federatuta egotekotan galdetu) TXIKIAK: 3 EURO Logikoa denez sukaldea aprobetxatuko dugu eta bazkaria elkarrekin prestatuko dugu. Edari eta janariak guztion artean ordainduko ditugu.

Argibide gehiago

ROBER 656764081

Irteerarako izena emateko azken eguna

24-10-2019

IZEN EMATEA ITXITA DAGO