GAILURRA TXIKI. GORBEIA. GOIKOGANE ATERPEA. 2 egun

17-03-2018

1.eguna: USOTEGIETA 1188m- AUSTINGARMIN 1087m

Orozkotik, Ibarra auzotik pasatuko gara eta ondoren Usabel(262m) non aintzineko errota historikoa dagoen. Bertatik kotxez Sintxita eureka amildegiko pistatik Belauztegiko aparkalekuraino(735m) igongo gara . Hemendik pista aldapa makaltsua bihurtzen da Austingarmin mendateraino(1036m.) iritsi arte. Leku honetan artzain eta ikazkin etxolak pagadiz eta belarrez estalitako dolina batean kokaturik daude.
Hegoalderantz eta aurrean dugun aldapa belartsutik Usotegieta tontorrera(1188m)igongo dugu  . Hemendik ikuspegia bikaina dugu: Gorbeiako gurutza, Araba eta Itxina ikusgai. Jaitsieran iruinarri bat topatzen saiatuko gara.
Txabola ondoko belardian berriro, pistatik jarraituz eta ezkerretara joko dugu Goikogane aterperaino.Aterpe honetatik metro gutxitara Austingarmin (1087m) tontorra(2h) izango dugu non Orozko aran guztia zein Itxina eta Atxak begiestu ahal izango ditugu.

2.eguna:IPERGORTA 1235m.  GOROSTETA 1259m.-BAIAS ibaiaren jaiotza.

Aterpetik ekialderantz Ipergorta (1235m) aldapa belartsua igongo dugu (20m) eta laster bere buzoi ondoan egongo gara. Tontor honetatik iparekialderantz mendikatea GR 252 bidetik jarraituz ,ondoko Gorosteta (1259m) mendia oso gertu izango dugularik. Bere gailur harritsutik Itxingote dolina 1053m ez ezik, Gorbeia osoa ere begiets dezakegu.

Bidetik jaitsiko gara Arrabako zelaietaraino,  eta Angel Sopeña aterpetik pasatuz. Hemendik ohiko Gorbeiarako bidetik  abiatuko gara Gatzarrietako pasabidea lohituta egonez gero  ardura berezia izango dugu. Egiriñaora iritsiko gara eta Hegoalderantz jaitsiko gara Austingaminekin komunikatzen duen pista aurkitu arte. Geu albora utzita Urratxa mendia ingurututako dugu hegoaldetik Baias ibaia topatu arte. Puntu honetatik iparrerantz joko dugu haitzulo bat barruan dagoen Baiaseko jaiotzara iritsi arte. Goiko pagaditik igongo  gara berriro Austingarmineko aterpera eramango digun pistara ailegatu arte. (3h)  Bazkaldu ostean  aterpea jaso eta jaitsiko dugu Belauztegiko aparkalekuraino.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salida Familiar GAILURRA TXIKI
Kokapena 9:00 Gailurraren lokalean. (Trauko 27)
Metatutako desnibela 1.eguna: +443/-127m. 2 eguna: +535m/-860m.
Luzera 1. eguna: 7,12 km. 2.eguna: 9,27 km.
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 1.eguna 1.30 (NAGUSIAK/MAYORES) 2.00 (TXIKIAK) 2.eguna: 3.00 (NAGUSIAK /ADULTOS) 4.00 (TXIKIAK)
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Gailurraren lokalean. (Trauko 27) 10:15 Belauztegi. Orozko_Ibarra (aparkalekua)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

GORBEIA MENDIALDEA

Irteerarako izena emateko azken eguna

15/03/2018

Jakin beharreko kontu teknikoak

Bide zidor eta larretatik ibiliko gara, Beharrezkoa da lurzoru irregularrean segurtasunez ibiltzeko ohitura izatea

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Ibilbidea ez da oso luzea , baina desnibela nabarmena da eta leku batzuetan oso aldapatsua

Material tekniko beharrezkoa

- Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldirik aurre egiteko modukoak). Kontuan izan urte sasoi honetan hotz handi samarra egin dezakeela.
- Janaria eta edaria.
-Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko.
- Lo-zakua.
-Esku-argiak

Bestelako oharrak

Nola joan: kotxez. (Kotxerik ez ba duzu esan)
Nola heldu: 68 AP-a. Bilbo-Laudio
BI-2522 (Altube helbidea) Zubiaur. (Orozko. 5km. Ibarra eta ondoan Usabel auzoraino. Bertatik Austingarminerantz pista hartuko dugu Belauztegiko aparkalekuraino 744m.

Gailurrako bazkideek PLAZEN ERRESERBARAKO LEHENTASUNA izango dute.
PREZIOA::HELDUAK 12 EURO (Federatuta egotekotan galdetu)
TXIKIAK: 3 EURO
Logikoa denez sukaldea aprobetxatuko dugu eta bazkaria elkarrekin prestatuko dugu. Edari eta janariak guztion artean ordainduko ditugu.

9:00. GAILURRA egoitzan. (Trauko kalea 27). Uribarri
10:15 Belauztegi aparkalekua
Aterpe honek 32 plaza ditu eta txango honetan ahalik eta gehien aprobetxatzeko ohartu nahi genuke.
Gurasoek beraien seme-alabak apuntatu baino lehen oso garbi izan behar dute beraien umeak txango honetan proposaturiko iblibideak egiteko gai direla; bestela, nagusiago eta prestatuago daudenen kalte izango litzateke. Beraz, hau ez da ume txikientzako txango egokia.
Gainera umeengan etxetik kanpo lo egiteko eskarmentua izatea oso komenigarria da. Txikienak akaso, oraindik ohitura falta dezakete eta besteei kontzertua eman. Beno zeuek ikusi eta baloratu.

**KONTUAN HARTU**

Irten aurretik:

1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.

2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.

3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.

Mendian:

4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.

5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.

6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.

7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.

8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.

9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.

10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.

Izena emateko:
Gailuraren webgunean . Ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera)
Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)

Argibide gehigatarako

Rober 656764081

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):

...

baiez

...

baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez