GAILURRA TXIKI. Atxulaur Haitza 1117m-SUPELEGOR Koba. GORBEA

27-05-2018

Areatzan herriko plazara hurbilduko gara. Gorbeiko Parke Naturalari buruzko Interpretazio zentroa  Parketxea bisitatuko dugu,(25´). Bisitatxo bukatu eta segituan Pagomakurreraino abiatuko gara.

Bere aparkalekutik konifero baso eta jolas-eremuak zeharkatuz mendebalderantz joko dugu. 20 minututan Itxinako harresiaren oinarrian egongo gara; Gorbeiako karstiko gunea garrantzitsuena. Goian harrizko zulo naturala, Atxulaur atea 1086m. deritzana ikusgai izango dugu. Zulo hau Itxinara sartzeko sarrera ezagunetariko bat da. Bere kanaletik igongo gara, eta behin zeharkatu eta gero, kontu handiz,  harresiaraino igongo gara. Iparralderantz Atxulaur Haitza 1117m. dugu(55’). Bere tontorratik Arratiako arana osoa ikusgai izango dugu, eta beste aldean Itxina; Euskal mitologiaz betetatako kareharrizko haitzaz eta pagadiz osatuta laberinto naturala. Izugarria benetan.

Kontu handiz Atxuloko trokearaino jaitsiko gara non bidea biderkatzen den eta guk harriz markatutako eskuinetako bide zidorra hartuko dugu. Pagadi eta karstiko aldeak zeharkatu ditugu,Supelegorreko sarrera ikaragarrira ailegatu arte(1o. 30’) non Mari, antza, bertan, Euskal mitologiaren jainkoa bizi den.

Itzulia bide berdinatik egingo dugu.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salida Familiar GAILURRA TXIKI
Kokapena Gorbeia mendialdea
Metatutako desnibela +330/-330
Luzera 6,56 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 3.30 o. handiak/ 4.00h.txikiak
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Gailurraren lokalean. (Trauko 27)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

11.00 Pagomakurren

Irteerarako izena emateko azken eguna

24/05/2018

Jakin beharreko kontu teknikoak

Bide zidor eta larretatik ibiliko gara, Beharrezkoa da lurzoru irregularrean segurtasunez ibiltzeko ohitura izatea.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Ibilbidea ez da oso luzea , baina desnibela nabarmena da eta leku batzuetan oso aldapatsua.

Material tekniko beharrezkoa

- Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). Kontuan izan Gorbeian urte sasoi honetan oraindik hotz handi samarra egin dezakeela.
- Janaria eta edaria.
-Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko.
-Linterna/frontala.

Bestelako oharrak

Nola joan: kotxez. (Kotxerik ez ba duzu esan)
Nola heldu: N-240 Bilbotik Areatzaraino, edo A-8 hartu Usansoloraino y seguir la N-240 hasta el desvío a Areatza. Herriko sarreran Pagomakurreraino igotzen den pista dago.
Gorbeiako interpretazio zentroa (Parketxe) Helbidea: Gudarien Plaza, s/n. 48013-AREATZA Tel.: 946 739 279 Email: parketxea@hotmail.com

Argibide gehigatarako

Rober 656764081

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez