GAILURRA TXIKI. AITZ-TXIKI 792m

14-04-2019

Gure ibilbidea Atxarteko aintzinako harrobietako azpiko aparkalekutik hasiko gara, errepidearen eskuinean dagoen baseliza ondotik.  Laster, azken aparkalekuraino iritsiko gara, eta pagadi barnean sartzen den bide zidorratik abiatuko gara. Bideak, mendi honetako hegoaldetako maldatik jarraitzen du, Genzelai(485m) landan ezkerrean utziko dugularik. Tentsio handiko kableak Artola mendatera igotzen  den bidea markatzen digu (IE). Eskuinena Alluitz tontorra (1040m) izango dugu. Guk berriz, ezkerretara joko dugu Aitz-txiki mendiko gaina ailegatu arte. (792m) (1h.20’). Gailurretik  Bizkaiko eskalada eskola zaharrena kokatzen da eta  Atxarte haran izugarria begibistan izango dugu. Bertan 30. hamarkadatik aurrera euskal mendizalenentzako leku historiko bat izan da, non bere paretetan belanaldi ezberdinetako alpinistak hezi baitira .

Berriro bide berdinetik jaitsiko gara Artola mendate arte, bertan ekialderantz Alluitzeko iparraldeko magalitik jaitsiko gara. Bertan bidea pista bihurtzen da. Honek Mendiolatik  Axpera doan errepideko goreneko puntuan utziko gaitu. Bertan  ibilbide-seinale bat dago. Ekialderantz berriro jaisteari ekingo diogu, Axpe elizatera iritsi arte, Atxondoko aranera.

___________________________________________________________________

Luzera: 6,18km.

Desnibela: +470/-496

Denbora: 2:45′( nagusiak) 3:30′ (Gailurra-txiki)

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). Kontuan izan urte sasoi honetan oraindik hotz handi samarra egin dezakeela. - Janaria eta edaria. -Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Gailurraren lokalean. (Trauko 27)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

ATXARTE 10.00ean

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Nola joan: kotxez. (Kotxerik ez ba duzu esan) Nola heldu: Autopista AP8, Durangotik pasatu. Atxondo irtera. Eskumatara jo. 636 errepidea hartu Durangorantz Muntsarazetik pasatuz. Ezkerretara Mendiola eta Atxartera doan errepidea dugu.

Kontuan hartzekoak

Irten aurretik:
  • 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.
  • 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.
  • 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.
  • Mendian:
  • 4. GURASOAK DIRA BERAIEN SEME-ALABEN ARDURADUNAK: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.
  • 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.
  • 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.
  • 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.
  • 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.
  • 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.
  • 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.
  • Izena emateko:

    Gailuraren webgunean . Ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera) Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)

    Argibide gehiago

    ROBER 656764081

    Irteerarako izena emateko azken eguna

    12-04-2019

    IZEN EMATEA ITXITA DAGO