GAILURRA EUSKARALDIAREKIN (SERANTES 451m)

02-12-2018

Gailurra Mendi Taldeak Euskaraldia ariketa sozialarekin bat egitea erabaki du. Hori dela eta, batez ere euskaraz burutuko den mendi txango bat egingo dugu. Euskara hitz egiten baduzu edo ulertzen baduzu, parte hartzen animatu!! Gure asmoa Santurtziko herrian kokaturik dagoen Serantes mendia igotzea da. Mendiaz eta euskaraz gozatzen ordu batzuk emango ditugu.

 

Metroz joango gara. Bidaiaren iraupena 30 minutu. Bakoitza bere Barik txartela eraman beharko du.  L2 Kabiezesera doan trenbidea hartuko dugu. . Maiztasuna. 10 minuturo.  Nondik: Zazpi kaleak metro geltokia San Nikolas sarrera/ Nora: Kabiezes geltokia (Antonio Alzaga irteera). Kabiezes plazan dagoen BBKren ondoan elkartuko gara.

 

Serantes. Santurtzi.netSerantes.   Santurtzi.net

Luzera: 7 Km joan eta etorri
Desnibela: +/- 400m
Tontorreraino igotzeko denbora:  1:30 or

 

 GPSerako TRACKa DESKARGATU

 EGURALDIAREN IRAGARPENA IKUSI


Horretaz aparte, Euskaraldiak bazkari herrikoia antolatuko du abenduaren 2an, Bilboko Deportivo pilotalekuan. 700 lagunentzako lekua dago. Beraz, menditik bueltan han bazkaldu nahiko bazenu Euskaraldiako antolakuntzarekin erreserbatu aldez aurretik. Gailurra Mendi Taldea ez da bazkaria lotzeaz arduratuko. Bazkariko tiketak lortzeko Euskaraldiak Bilboko Unamuno plazan daukan egoitzara joan.

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 1
Orientazio-zailtasuna 1
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

Bilboko Arenaleko San Nikolas metro sarreraren aurrean (kalean). ORDUA: 9:30

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Santurtzi: Kabiezes plaza (Antonio Lazaga irteera).

Irteerarako izena emateko azken eguna

29/11/2018

Jakin beharreko kontu teknikoak

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Ez da aparteko prestakuntza fisikorik behar. Serantes mendia 451 metro besterik ez duen mendixka baita.

Material tekniko beharrezkoa

-Mendirako botak edo trekking zapatilak. - Makilak - Eskularruak - Eguzkitarako betaurrekoak - Txanoa - Kapa/ Euritarako arropa - Berotzeko arropa - Biderako ura eta janaria (bidean zehar iturriak daude) - Aldatzeko arropa

Bestelako oharrak

**IRTEN AURRETIK KONTUTAN HARTZEKO** 1. Arretaz irakurri informazio fitxa (desnibela, ibilbidearen luzeera eta iraupena) zuretzako egokia ote den erabaki dezazu. 2. Gailurrako antolatzaileek bidea ezagutzen dute, egin kasu haien argibideei. 3. Zalantzak galdetu, arazorik edo beharren bat baduzu zurekin doazenei eta antolatzaileei jakin arazi. 4. Ibilbidea adin txikikoekin egin nahi baduzu, DERRIGORREZKOA DA ANTOLATZAILEKIN KONTAKTUAN JARTZEA IZENA EMAN BAINO LEHEN.

Argibide gehigatarako

Ostegunero 20.00 -21.00 Gailurra Mendi Taldeko telefonoa: 656712997 Txaber 656740548 Amaia 657773811 Rober 656764081

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez