Pagasarri

11-01-2020

URIBARRI – BOLINTXU – PAGASARRI – ERREZTALEKU – CASILLA

Urtea ondo hasteko, Bilbo inguruko mendietara joango gara, eta, bukaeran, bat egingo dugu Sare plataformaren urteroko manifestazioarekin.
Panerako etxeen ondoan eta gure lokaletik hurbil dagoen autobus-geralekutik abiatuko gara. Etxebarria parkea zeharkatu, eta Mallonatik jaitsiko gara, Zazpikaleetara.
Unamuno plazatik Atxurirantz egingo dugu, Erronda kaletik.
Atxuriko errepideari jarraitu, eta Kañu pasealekura iritsiko gara. Handik, Abusu auzora joango gara, eta ibai bazterretik doan parkea ibiliko dugu. Aurrerago, Bolintxurantz joko dugu.
Bolintxura heltzeko, Ollarganeko parkearen behealdetik pasako gara, Arrigorriagara doan errepide ondotik.
Bolintxun gaudela, erreka jarraituko dugu ezkerraldetik, eta laster desagertuko den natura-parajeaz gozatuko dugu (laster, Supersur delakoa handitzeko zubibidea eraiki, eta suntsitu egingo dute txoko hori).
Bidean aurrera egin, eta Artabe lepora iritsiko gara (500 m). Handik, Pagasarri tontorrera doan bide zuzena hartuko dugu (671 m).
Pagako larretatik Ganetara igoko gara (689 m). Tontorrean, antena eta hedagailuak. Gailur-lerrotik jarraituta, Erreztalekura helduko gara 8586 m). Eskuinetara izango ditugu Bilbo eta Nerbioi ibaia, eta ezkerretara Alonsotegi eta hango presa txikia.
Erreztalekun xendra bat hartuko dugu, eta zuzen jaitsiko gara Arraizko aisiarako eremura doan pistara. Handik, Errekalde auzorako bidea hartuko dugu Casillaraino, eta, nahi duzuenok, parte hartu ahalko duzue euskal preso politikoen eskubideen alde lan egiten duen Sare plataformak 17:00etarako antolatutako manifestazioan.

Eguraldiaren aurreikuspena:

LOTURA HONETAN egunero gaurkaratua

Deskargatzeko TRACKa :

PGASARRI

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +745 / -770
Luzera 18'3km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 5:00
Material tekniko beharrezkoa Botak era neguko arropa
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 1
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

Panerako autobús geralekutik 10:00etan

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Panera. La casilla

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Argibide gehiago

Koldo 629062594 castellano. Juanto 675717371 euskara

Irteerarako izena emateko azken eguna

IZEN EMATEA ITXITA DAGO