Cotiella eta Basa de la Mora. Pirinioak

30-06-2017

Ibilbide borobila Cotiellan,  Pirinio Garaiak ikusteko behatoki galanta. Basa de la Mora leku paregabea da

1. EGUNA- Lavasar aterpea (1900) – Basa de la Mora – Armeña aterpea (1900)

Lavasar aterpera doan pistan hasiko da ibilbidea, Ibon de Plan (1910) edo Basa de la Morarantz abiatzen den bidetik. Leku ederra da Basa de la Mora  eta garrantzi geologikoa du ere bai ( geologia informazio gehiago: PDF 10 Mb).

Basa de la Moratik GR11 jarraituko dugu Colladeta del Ibon-eraino (2300), eta hemendik zelaietatik jaitsiko gara Armeña aterpe libreraino (1900)

2. EGUNA – Armeña aterpea (1900) – Cotiella (2912) – Lavasar aterpea (1900)

Armeña aterpetik, Cotiella lepora (2600) igoko gara (SW), horretarako harrizko hitoak jarraituko ditugu. Lepotik mendebalderantz
zeharkatuko dugu altuera galdu barik Colladetaraino , Punta de las Neiss-en ondoan (2751); bertatik zuzen igotzen da bidea (NE) Cotiella tontorrera (2912)

Tontorretik mendebalderantz jaitsiko gara hitoak jarraituz, eta gero iparralderantz bidexkatik Pala del Puerto lepora igoko gara (2600);ondoren  altuera galdu barik Ribereta lepora heldu behar da (2560) . Bertatik Ribereta arana jarraituz, Armeña gandorra eta Peña de la Unaren artean,  Ibon de Plan-era jaitsiko gara (1910), ondoren GR 11 jarraituko dugu Lavasar aterperaino.


Ibilbidearen tracka jaitsi-> GPX

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Travesía fin de semana a pie
Kokapena Huesca-ko Pirinioak
Metatutako desnibela 1go eguna: +650/-545 ; 2. eguna: +1350/-1445
Luzera 1go eguna: 8 km ; 2. eguna: 13,5km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 1go eguna: 4-5 ordu; 2. eguna: 7-8 ordu
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 4

Elkartzeko tokia eta ordua

19:00etan – Gailurra MT-aren egoitzan (Trauko 27)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Lavasar aterpeko pista. Saravillotik kotxez baso-pista batetik heltzen da (14Km)

Irteerarako izena emateko azken eguna

29/06/2017

Jakin beharreko kontu teknikoak

Partaideek mendiko mapak irakurtzen jakin behar dute, baita fitxan deskribatutako ibilbidea jarraitzen ere.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Prestakuntza fisiko ona behar da, ibilbidearen zailtasunari eta iraupenari aurre egiteko neurrian.

Material tekniko beharrezkoa

Derrigorrezkoak:
- Eguzkirako krema
- Eguzkirako betaurrekoak
- Bastoiak
- Lo-zakua
- Esterila
- Frontala ala eskuargia.

GARRANTZITSUA:
Bi egunetarako janaria eta edaria eraman (gosaria, bazkaria eta afaria)

Bestelako oharrak

-Ostiralean arratsaldez irtengo gara Bilbotik Ainsarantz (Huesca), Mora de Nuei aterpera heltzeko, bertan afaldu eta gaua pasatuko dugu. Aterpeak 23 euro balio du (ostiraleko gaua eta larunbateko gosaria) http://www.alberguemoradenuei.com/
-Larunbatean goiz goizean joango gara kotxez ibilbidearen hasieraraino: Lavasar aterpea (1900). Saravillotik heltzen da 14 kilometroko baso-pista batetik.
Armeñako aterpea (larunbata) librea da eta ez dauka mantarik.
Garai honetan posible da tenperatura oso altuak zein oso baxuak izatea.
Taldea egin eta gero, kotxeak antolatuko ditugu.

Argibide gehigatarako

gorkgailur@gmail.com

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...





* Bete ezazu dena, mesedez / Rellena todos los campos