COLLADOS DEL ASÓN: Colina (1441m) eta Canalahonda

12-05-2019

Parque Natural de los Collados del Asón-tik ibiliko gara. Ezaguna da glazio-karstiko modelaketa izateagatik. ¡¡Goazen ba!!

 

Gailurra egoitzatik A-8 errepidea hartuko dugo, 173 irteraino (Colindres-Burgos-Logroño). Hango biribilgunean N-629 Ramalesera hartuko dugu. Ramalesen eskumatara joko dugu, Arredondora (CA-261). Arredondon sartu bezain laster eskuman dagoen CA-265 Asonera hartuko dugu.

 

Ason pasata, eskuman, Cailagua (70 metroko ur-jauzia, Ason ibaiaren iturburua) ikusiko dugu. Begiratokitik atsedeanaldi labur batean argazki pare bat ateratuko ditugu. Berehala berriro autoan sartuko gara PN Collados del Ason parkinera ailegatzeko. Han kotxeak utziko ditugu.

 

Aparkalekutik bertatik legarrezko pista batetik ordu erdi edo ibiliko gara, Alto de la Posadia-ra. Han bertan bai Poljé de Brenavinto bai seinale-tantai bat ikusi ahalko ditugu. Poljé formazio exokarstika handi bat da eta geroago zeharkatu ahal izango gara. Tantaian markatuta dagoen PR-S77 (Vuelta al Colina) hemendik aurrera eta Colinara ailegatu arte jarraituko dugu.

 

PR-S77an sartuta, mendebalderantz pagadi batetik ibiliko gara, Cabaña de Concinchao-ra. Han eta hegaletik gora, faja batetik, mendebalderantz segituko gara. Bidexka ez da estua izango, baina kontu handiz ibili beharko gara jaisten baldin bagara jauzia handia izango delako.

 

Cañada de Moncrespo zeharkatuko dugu eta amaieran harrietatik gora egingo dugu, hegoalderantz. Moncrespo pagaditik ertzetik ibiliko gara. Gero iparralderantz abiatuko gara Colina tontorrara ailegatu arte (1441m).

 

Tontorra lortu eta gero, egin dugun bidea desegingo dugu GR-74rekin topo egin arte. Bidezidor hau hartuta, ekialderantz hegaletik suabe-suabe jaitsiko gara berriro Cabaña de Concinchao-ra ailegatzeko.

 

Hemendik bertatik ibilbideko bigarren zatia hasiko da: PR-S77 metro gutzi batzuk jarraituz berehala utziko dugu fajaren behera dagoen bidexka hartzeko, eta berriro mendebalderantz abiatuko gara, bigarren kanalera heltzeko: Canalahonda.

 

Canalahondan hormen erdian ibiliko gara eta bere 800 metroko bidea zeharkatu dugu, Collado de los Lobos-era. Han markatuta dagoen bidexka ekialderantz segituko dugu.

 

Amaitzeko, beti ekialderantz, beste legarrezko pista batetik ibiliko gara, poljéan sartzeko. Han eta poljé egoeraren arabera ibiliko ala saltoka jarraituko dugu, errekak eta putzuak saihesteko.

 

Blai eginda ala bustitu gabe, (batek daki!), Alto de la Posadia-ra ailegatuko gara hasieran hartu dugun pista hartzeko eta kotxeetara ailegatzeko.

 

DATU TEKNIKOAK

Luzera: 19km

Metatutako Desnibela: +/- 1000 metroak

Iraupenaren aurreikuspena: 6-7 ordu (atseden barik)

DESKARGATZEKO TRACKA

 

IBILBIDEA MAPAN

  • Mapan bidexka bat baino gehiago daude. Bidea egiteko emango dizuegun zenbakiaren ordena jarraitu beharko duzue.
    • 1-2-7-8-9-2 (Colina-ra joan-etorria) eta gero 2-6-5-4-3-2-1 (Canalahonda-ra joan-etorria)

IBILBIDEAREN INFORMAZIOA (egin klika irakurtzeko)

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 4

Elkartzeko tokia eta ordua

Gailurra egoitzan, 7:45etan

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Parque Natural de los Collados del Ason-eko aparkalekuan, goizeko 10etan

Irteerarako izena emateko azken eguna

09/05/2019

Jakin beharreko kontu teknikoak

Ibilbide osoan zehar lurra karstikotik ibiliko gara. Ibiltzea zaia izan daiteke. Bustita egonez gero laprast egitea erraza izango da / Garrantzitsua da mapa irakurtzen jakitea

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Bidea ez da zaila izango baina bai dela luzea. Beraz garratzitsua da sasoian egotea.

Material tekniko beharrezkoa

Mendiko botak / Makilak / Ura: 1.5-2 litroak / Zira (Txubaskeroa) / Txanoa / Eguzkietako betaurrekoak eta krema / Aldatzeko arropa / Txankletak poljé zeharkatzeko (aukerako)

Bestelako oharrak

Bidean ez dago iturririk. Hasierako pistan Fuentebezón iturburuarekin topo egingo dugu (tratatu barik ura). / Garrantzitsua da bidexkatik kanpo ez ibiltzea leize eta arrail asko baitaude / Gune batzuetan orientazioa galtzea erraza izago da. Ibilbide osoan kontu handiz denok elkarrekin ibiliko gara / Lainoa izanez gero, bakarrik bigarren zatia (Canalahonda) egingo dugu.

Argibide gehigatarako

Beatriz ( beatrizcabo a r r o b a_ h o t m a i l_ punto_com ) eta Gailurra egoitzan maitzaren 9an, 20:00-tik 21:00-era

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez