Burgoa-Matxitxako-Bermeo

24-03-2019

IBILBIDEA

Sollubeko mendatetik pistatik abiatuko gara ipar mendebalderantz Burgoa tontorrera heltzeko (451m). Pistari jarraituz  Erdi Aroko Pelaio Deuna  baselizara jaitsiko gara, eta handik  Gaztelugatxeko  bazelizara abiatuko gara. Pista batetik jarraituko dugu errepidearekin  topo egin arte Matxitxako lurmuturraren gainean. Bertatik Iparralderantz doan bide batetik jaitsiko gara Itsasargira heldu arte.  Itsasargitik hegoalderantz doan pistatik jarraitu behar da errepidera heltzeko, eta errepidetik 15 minutu gutxi gora-behera ibili behar gara hauzoko bide bat topa arte. Bide horretatik eta GR-123aren markak jarraituz  Arane auzora helduko gara. Bertatik Bermeoko portura jaistea baino ez da geratzen.

Luzera: 21Km

Desnibela: +500m/-900m

Denbora: 5 or

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa Mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak).
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

8:45 Moyua plazan / Bermeorako autobusa 9:00 etan abiatzen da.

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Sollubeko mendatea - Euskotren geltokia Bermeon

Bertara joateko

Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.

Bestelako oharrak

Errepidetik ibili behar da azkenengo zatian, adi egon ! Ez ahaztu egun osorako janaria eta ura .

Argibide gehiago

Jose 650297408

Irteerarako izena emateko azken eguna

21-03-2019

IZEN EMATEA ITXITA DAGO