Burgoa-Matxitxako-Bermeo
24-03-2019
IBILBIDEA
Sollubeko mendatetik pistatik abiatuko gara ipar mendebalderantz Burgoa tontorrera heltzeko (451m). Pistari jarraituz Erdi Aroko Pelaio Deuna baselizara jaitsiko gara, eta handik Gaztelugatxeko bazelizara abiatuko gara. Pista batetik jarraituko dugu errepidearekin topo egin arte Matxitxako lurmuturraren gainean. Bertatik Iparralderantz doan bide batetik jaitsiko gara Itsasargira heldu arte. Itsasargitik hegoalderantz doan pistatik jarraitu behar da errepidera heltzeko, eta errepidetik 15 minutu gutxi gora-behera ibili behar gara hauzoko bide bat topa arte. Bide horretatik eta GR-123aren markak jarraituz Arane auzora helduko gara. Bertatik Bermeoko portura jaistea baino ez da geratzen.
Luzera: 21Km
Desnibela: +500m/-900m
Denbora: 5 or
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | ||||||||
Luzera | ||||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | ||||||||
Material tekniko beharrezkoa | Mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 2 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Elkartzeko tokia eta ordua
8:45 Moyua plazan / Bermeorako autobusa 9:00 etan abiatzen da.
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Sollubeko mendatea - Euskotren geltokia Bermeon
Bertara joateko
Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Bestelako oharrak
Errepidetik ibili behar da azkenengo zatian, adi egon ! Ez ahaztu egun osorako janaria eta ura .
Argibide gehiago
Jose 650297408
Irteerarako izena emateko azken eguna
21-03-2019