Alen-Ventoso BTT

17-09-2017

Bizikletarako ibilbide borobila Ventoso tontorrera igotzeko (727m).

Alen herrixkatik pasako gara meatze trenbidea jarraituz.  Bizkaia eta Kantabria arteko  mugatik  ibiltzean bistak ikusgarriak dira.

Ibilbidea jarraitzeko puntu garrantzitsuak (mapan ikusi):

1– Sámano (40):

Auzo bideak jarraituz hasiko gara  Santullanera joateko. Bertatik,  harrobia inguratzen duen pista bat hartu beharko dugu.

2- Pistan hasi eta 200 metrotara bidegurutzea:

Gora doan pista hartu barik, ezkerrera jo  behar da bide leunago batean sartzeko. Hauxe da Castro-Alen aintzineko meatze trenbidea eta Callejamala errekaren bailaratik gora doa.

3–  Las Muñecasetik datorren bidearekin bidegurutze nabarmena (498):

Hegoaldera jo, pista  laua jarraituz. Bi tunel pasa eta gero  Alen herrixkara helduko gara.

Bertan  aintzineko trenbidearen errailak bistan daude . Iturria eta mahaiak.

4– Aldats gogorra (580):Adi !

Igoera eta gero bide nagusia utzi behar dugu, eta bidegurutzea ez da oso nabarmena.  Ipar-mendebaldera jo behar dugu Alen mendia inguratzeko. Hasieran bidexka harritsua da, eta jaisteko zaila.

5– Bidegurutzea (550):

Iparraldera jo eta pista on batetik hasiko gara igotzen.

6– Alen eta Betaio arteko lepoa (678): 

Betaio mendia ekialdetik inguratu eta gero, larretatik zeharkatzen da  Ventoso mendi puntaraino doan pistara heltzeko. (monumentu megalitikoetatik oso gertu pasako gara)

Ventoso (727):

Jaitisiera luzea hasten da ipar-mendebaldeko gandorra jarraituz.

7– Gora doan aldapa nabarmena:

Igo eta gero, Iparraldera jo behar da pista nagusitik behera.

8– Bidegurutze garrantzitsua ( 460):  Adi!

Pista nagusia utzi behar dugu lepo txiki batean, eta elektrizidade-dorre berde baten ondoan pasatzen den bidexka hartu.  Aurrerago, behera doan bide harritsua jarraituko dugu,  pista  batera heldu arte.

9– Bidegurutzea (315):

Pistatik behera jarraituz, arin  jaitsiko gara  Samanoraino.


Deskargatzeko tracka ↓

2017AlenVentoso.gpx

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salida en BTT
Kokapena Bizkaia / Cantabria
Metatutako desnibela +/- 880
Luzera 38 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa BTT, Kaskoa, Betaurrekoak, Eskularruak, bizikleta konpontzeko erremintak. Argia,( tunel txiki bat pasatzeko).
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak
Orientazio-zailtasuna
Ibiltzeko zailtasuna
Ahalegin fisikoa

Elkartzeko tokia eta ordua

Samano. San Nicolas eliza ondoan. / 2017-09-17 / 9:00

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Samano

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Uda honetan ibilbidearen %99a ondo egiten zen bizikletaz, baina basa-lanak direla eta,egoera txarrean egon leike zati batzuetan .

Argibide gehiago

Edu

Irteerarako izena emateko azken eguna

15-09-2017

IZEN EMATEA ITXITA DAGO