Aldura (535m) + Sagardotegi 2018

21-04-2018

Aldura mendiak 2 tontor ditu, Aldura bera (535m) eta Pertxele (522m), Errenteriko egoaldean kokatzen da eta Aiako harriako parke naturalaren barruan dago. Parke honetan Gipuzkoa eta Bizkaiako hariztirik handiena topa dezakegu.

Gutxi gora behera 13 kmko zeharkaldi bat izango da. Norabidea Oiartzungo Iturriotz auzotik Errenderiko Listorreta ingurunera egingo dugu.

Hasteko 3,5 kmko porlanezko pista bat dugu Sarobe erreka bailaran sartuz. Hortik aurrera beti erreka hondotik mendiko bidea izango dugu. Erreza bezain polita da. Zailtasun bakarra dago erreka hau gurutzatzean datza zubirik gabe. Bereziki erne egon behar dugu horrelako paso batetan. Erreza izanik hor erortzea arriskutsua izan daiteke.
Poliki poliki gora goaz ia ikusi arte Sarobeko iturburuak.

Errekaren igoera pasa eta GR 121 topatzen dugu. Hemen hainbat borda libre aurki daitezke. Behar bada hauetako bat izan daiteke hamaiketakoa hartzeko toki egokia. GRa zig zag eginez gora jarraitzen dugu. Bapatean Pertxeleko aldapa gogorra igo behar dugu. Igoeran Añarbe urtegia eta bere baso erreserba ikus ditzakegu. Hau da ia Gipuzkoa erdiaren iturria. Pertxelen geodesiko harri bat dago eta mendebalderantz segidan Aldurako buzoia dago. Bista onak dira.

Hemendik jaistea baino ez zaigu falta. Hasieran basotik Idoiako baserriraino eta gero mendi pista batetik Listorreta gunera. Hemen azken km asfaltoaren bidez sagardotegiraino egin beharko dugu.

 Jaitsi TRACK-a

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

08:00 - PANERA bus Geltokia / Parada bus

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Iturrioz - Landarbaso

Irteerarako izena emateko azken eguna

19/04/2018

Jakin beharreko kontu teknikoak

Mapa irakurtzen jakin behar da, ibilbidearen nondik norakoak jarraitzeko.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Ibilbidea ez da oso luzea, eta ia desnibelarik gabe, baina 13,8 km. dira.

Material tekniko beharrezkoa

Mendirako botak, txanoa, euritarako jaka…
Gomendagarria: makilak, euritakoa, aldatzeko arropa.

Bestelako oharrak

Kontratatutako autobusean joango gara, eta PANERAko autobus-geltokian (lokaletik gertu) elkartuko gara goizeko 8etan; 21ak baino lehen bertara itzultzea espero dugu.

Webgunean formularioa bete (pertsona bakoitzeko bana), bazkidea zaren ala ez adierazi.
Bazkide askok Uribarriko jaietan egiten duten lan eskergari esker, mendi-taldeak jardueraren gastuen zati bat bere gain hartuko du, baina diru-laguntza bazkideentzat izango da bakar-bakarrik.
Gure webgunean (gailurra.org) eman behar duzue izena, eta adierazi bazkideak zareten ala ez.

Bazkideentzako zenbatekoa: 35 euro
Bazkide ez direnentzako zenbatekoa: 40 euro.
-- Autobusean ordainduko dugu

Ikusi arte!! TXOOTX!

Argibide gehigatarako

Lurdes 665709978

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez