Asteburu-pasa Piriniotan (Villanúa)

Helburua asteburua pasatzea da, lagunen artean, bidaia, ostatua eta hainbat ekintza partekatzea.

Villanuara joango gara, Aragoiko bailaran, Candanchu eski estazioa eta Jaca artean. Inguruan iraupen-eskia, alpinoa eta mendiko eskia egiteko aukera dago; elur nahikorik ez balego, mendi ibilbide errazak egin litezke bailararen behealdean. Norbera arduratuko da haren nahien eta gaitasunen araberako jarduerak prestatzeaz. Gailurrak egonaldia antolatuko du.

Data

Martxoaren 6-7-8

Bidaia

Ostiral arratsaldean irtengo gara Bilbotik, eta aste horretan bertan antolatuko gara gure kotxeak partekatzeko.

Egonaldia

Villanuako Tritón aterpean egingo dugu; prezioa 45 euro izango da, ondokoa barne:

  • Ostiral eta larunbatean lo egitea
  • Larunbateko gosaria eta afaria
  • Igandeko gosaria

Gainerakoa norberak eraman behar izango du. Lo egiteko literak daude betegarri nordikoarekin, sabana zakua eraman behar da.

Materiala

Ezinbestekoa da arropa egokia eramatea, baita norberak egin nahi duen neguko jarduetarako segurtasun-materiala.

Gomendagarria da bainu-jantzia, igerilekurako txankletak eta txanoa eramatea, Jacako igerileku eta spara joateko aukera baitago.

Zure jarduera prestatzeko erabilgarri gerta litezkeen loturak

MAPA online Ikusi
Mendi-eski ibilbideak pirineos-pyrenees.eu
Info nieve y avalanchas Valle de Aragón
Meteo Somport (5 dias) 
– Webcams:  Astún eta Candanchú

Izen ematea

  • Web orri honetan bertan, pertsona bakoitzeko formulario bana bete behar da.
  • Pertsonako 10 euroko diru-sarrera egin behar da aurrez, eta ordainagiria erantsi behar duzu formularioan.

    RuralKutxa-caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325

  • Iruzkinen atalean esan kotxea duzun, eta zenbat plaza parteka ditzakezun, edo nonorekin joateko asmoa duzun.
  • Izena emateko azken eguna martxoaren 2a izango da. 20 plaza daude, eta Gailurrakideek lehentasuna dute; beraz, azkar apuntatu.






...


baiez

...


baiez

...


...

...

Bete ezazu dena, mesedez