Mendizale federazio-lizentzia

Gailurra mendi-taldea Bizkaiko Mendizale Federazioari atxikita dago, eta ondorioz, Euskal Mendizale Federazioari ere; horrek lan eta abantaila hauek ekartzen dizkigu:

  • Mendizaleen federazio-lizentziak bideratzen ditugu,
  • Mendizale federazioari trebakuntza-ikastaroak eskatzeko aukera dugu, gure bazkideei eskaintzeko.

 Zer ekartzen digu federazio-lizentziak?

Federazio-lizentziak honako abaintailak dakarzkigu mendizale federatuoi:

  • Mendizale federazioek antolatutako jardueretan (lasterketak, txapelketak zein formazio-ikastaroak) parte hartu ahal izango dugu.
  • Euskal Mendizale Federazioak eskaintzen duen aseguruaren hartzaileak izango gara.
  • Pyrenaica aldizkariaren harpidedunak izango gara.

Aseguruak hiru erabilera ditu:

  1. Aseguru medikua da, beraz, mendian zoritxarreko istripu baten ondorioz, laguntza medikua behar badugu, hitzartutako osasun-zentroetara joateko aukera ematen digu.
  2. Istripu-asegurua da; beraz, mendian gaudela, erreskata gaitzaten behar izanez gero, horrek ekar litzakeen gastuak (muga batzuen barruan) aseguruak ordainduko lituzke.
  3. Erantzukizun zibilerako asegurua da; beraz, mendian gabiltzala, beste pertsonaren bati  kalterik eraginez gero, aseguruaren nolabaiteko babesa izango dugu.

Asegurua mendizaleok aukeratzen ditugun esparruaren (estatua, Pinireoak, mundua) eta estalduren (btt, sky…) araberakoa izango da.

Informazio hori erabat orokorra da, ulergarria izateko asmoz; informazio zehatzagoa gura izanez gero, irakurri aseguru-poliza edo jo Euskal Mendizale Federazioaren webgunera.