Mendiko lehen sorospenerako ikastaroa

Gailurra Mendi Taldeak, Euskal Mendi Federazioarekin batera (EMF), mendiko lehen sorospenerako ikastaroa antolatu du.

Mendian maizen gertatzen diren lesio eta istripuetan lehenengo laguntza ematen trebatzea izango dugu helburu, eta ikastaroa EMFko mediku-aholkularitzako eta segurtasun-arloko medikuek eta teknikariek emango dute.

Ikusi PROGRAMAZIOA

Lekua, orduak eta datak:

  • Guztira 12 ordu, 2 jardunalditan banatuta:
    • Urtarrilaren 24an, ostirala (18-20or)
    • Urtarrilaren 25ean, larunbata (9-20or)
  • Lekua: Ensanche-ko eraikina (Ensanche Enparantza, 11 – Bilbo)

Ikastaroa dohainik izango da, eta 20 lagunentzako lekua baino ez dago. Edozein pertsonak (gailurrakide ala ez) har dezake parte, dena dela gailurrakideok lehentasuna izango dugu.

Parte hartu nahi baduzu bete ezazu izen emateko orria weborrian.

Izen-emateko orria:

Informazioa: Beatriz (658960529) – arratsaldez

Izena emateko azken eguna: urtarrilak 21 (asteartea)




...


baiez

...


baiez

...





* Bete ezazu dena, mesedez / Rellena todos los campos