2019koDEIADAR MENDIEN EGUNA – XVI edizinoa

Aurtengo Deiadar Mendien Eguna Ganekogortan ospatuko dogu datorren ekainarean 2an, domekan.   Egitaraua: 7:45etan elkartuko gara Kobetan. Ongi etorri bero bat eta bideari ekingo diogu. Sorpresaren bat baietz aurkitu aldapan gora! Adi egon.  Pagasarrin geldialditxo bat egingo dogu. Arnasa hartu, ura edan, modakutxo bat, taldea bildu, eta 10:00etan aurrera egingo dogu. Adarra joten hasi gura — Seguir leyendo

2018 Deiadar Mendien Eguna

Urtero, Gailurrak deiadar mendietako igoeran hartuko du parte. Aurten, Maiatzak 3 igandea, Club Alpino Tabirak antolatuko duen igoeran, Oizera igoko gara. Tontorrean, beti bezala, adarrei soinua ateratzen saiatuko gara, Bizkaiko Batzar Nagusien deiadarren oroigarri. Izan ere, datorren urtean Gailurrak ekitaldia antolatuko duenez, lekukoa emango digute. Oparia eta pintxoak egongo dira eta 5 ordutako txango batez gozatu ahal izango — Seguir leyendo

Eskalada eguna 2018/5/19 larunbata

Aupa Gailurrakideok! Urte bete eta gero, gogotsu gatoz “Eskalada eguna” proposatzera. Aurten, maiatzaren 19an, Urdulizko eskalada eskolan elkartuko gara. Urdulizko Santa Maria elizatik heltzen da bertara. Gure ezkerretara haitz bat ikusiko dugu (Moruatxa 184 m) eta tontorrean gurutze bat dago. Haruntz jo behar dugu, errepideak ez dauka galbiderik. Oso erraza da hara heltzea, eskalatzeko bideak parking baten — Seguir leyendo

ESKI asteburupasa Canfranc-Candanchu

Gailurra mendi taldeak antolatu duen abentura berri baterako deia luzatu nahi dizuegu; eskiatzera joateko irteera, hiru aukera desberdinekin. Noiz Urtarrilak 27-28 Jarduerak –Pistako eskia: Candanchu edo Astuneko pistetan egingo dena (baldintzen arabera). Honetan, bakoitzak bere forfait eta eskiatzeko materiala lortzeaz arduratuko da (Eski edo snow). Aukera hau hartzen duen taldea bere kabuz ibiliko da pistetan. — Seguir leyendo

Mendi-ibilbidea Orixolera (Urkiola), martxoaren 20an

Aupa, lagunok: Datorren asterako Gorbeiarako irteera aurreikusita genuen, baina atzeratu egin dugu (apirilaren 16 eta 17an izango da). Horren ordez, martxoaren 20an, igandean, Orixol mendira joango gara, Arrazolatik  (Atxondo) abiatuta. Ibilbidea gogor samarra da; 1.000 metro ingurko desnibela du, eta 5-6 orduko iraupena. Are gehiago gogortuko da, elurra badago. Kontuan izan! Autoz joango gara Arrazolaraino. — Seguir leyendo

MENDI-IBILBIDEA PAGOETAN (GIPUZKOA) + SAGARDOTEGIA, MARTXOAREN 5EAN

Aupa, mendizale hori! Martxoaren 5erako, larunbata, antolatu dugun jardueraren berri emateko idazten dizugu. Aiara joango gara, Gipuzkoara, Pagoetako Parke Naturalean zehar ibilbide bat egitera. 4-5 ordu inguruko ibilaldi erraza izango da. Gero, nekearen ostean, gosea berdinduko dugu Aiako Satxota sagardotegian. Alokatutako autobusean joango gara. Goizeko 8etan elkartuko gara Panerako autobus-geltokian (sakatu hemen non den ikusteko) eta gaueko 21etarako itzuliko gara, beranduenez. Uribarriko jaietan — Seguir leyendo