2019-02-13 Hitzaldia:
Larrialdietarako komunikazioa mendian

 

EGUNA: Otsailak 13 asteazkena

ORDUA: 19:00

LEKUA: Auzofactory Matiko

Matiko Kalea 6, Bilbo   Mapan ikusi 

SARRERA LIBREA LEKUAK BETE ARTE.

 

LARRIALDIETARAKO KOMUNIKAZIOA MENDIAN
Nola komunikatu mendian telefono mugikorra funtzionatzen ez duenean.

Naturan gertatzen diren istripuen aurreikuspen eta segurtasunari buruz hitz egingo dugu, eta horren inguruan irrati bidezko komunikazio estrategia batzuk aurkeztuko dira hitzaldi honetan.

Telefono mugikorra,  emisora,  eta beste  komunikazio gailuen alde onak eta txarrak azalduko dira . Bestaldetik estatu mailako PMR 7-7 kanala ekimenaren berri izango dugu. Ekimen honen helburua irrati gailu pertsonalen (PMR) erabilpena zabaltzea da, mendiko larrialdi kasuetan komunikazioak errazteko, eta  PMR gailu hauek  erabiltzen irakatsiko da hitzaldian. PMR gailuak  merkeak  dira, erabiltzeko errazak,  eta ez da lizentziarik behar ia Europa osoan.

Guztira 90 minutu inguruko iraupena izango du hitzaldia eta osteko solasaldia, eta teknologi eta larrialdi adituak izango ditugu hizlari.

HIZLARIAK:

Ander Izquierdo. Ingeniari informatikoa. Irratizalea.

Axier Báez. Teknikari informatikoa. Irratizalea.

Sendoa Ballesteros. Erizaina. Larrialdietan aditua. Osasun publikoan doktore.

2018 MENDI JARDUNALDIAK

Azaroaren 7an eta 9an Uribarriko Gailurra Mendi Taldeak antolatutako 27. mendi jardunaldiak izango dira.

azaroak 7 asteazkena

Carlos Soria eskarmentu handiko “zortzimilako” mendizalea entzuteko aukera izango dugu. Munduko tontor altuenetan bizitako abenduren berri emango digu.

azaroak 9 ostirala

Rocio HurtadokA lurte elkarteko koordinatzaileak, “Know before you Go” hitzaldia emango du.

A lurte elkarteak (Canfranc, Huesca) elurra eta elurjauziak ikertzen ditu, eta gure inguruan lehen aldiz eskainiko den hitzaldi hau , Utah Avalanche Center eta American Avalanche Association-eko formakuntza planaren parte da.


  • Saio biak Bidebarrietako liburutegian izango dira, arratsaldeko 19:00etan (mapan ikusi)
  • Sarrera librea da eserlekuak bete arte

Urtero bezala, ekintza hau taldeko bazkideen lanari eskar aurrera atera da, eta bertan parte hartzera eta ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu.

Informazio gehiago behar izan ezkero: http://gailurra.org/

 

 

Ehunen inguruko hitzaldia. Geruza eta material teknikoen inguruko teoria

Kanpoko ekintzetara ondo ekipatuta joateko hitzaldi bat antolatzen ari gara, gai honetan aditua den Edurne Santamariaren esku, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duena.

— Izarpean lo egin, lurraren hezetasuna sentitu, zerua ukitzen duzula sinestu, mendiaren energiaz bete…

Bivac-ek,  kanpoko ekintzetarako arropa markak, proposatzen dizkigun sentsazioak dira hauek.

Ekainaren 27an izango da, auzoko Auzo-Factory-an. 19etan

Zuen zain egongo gara.