Orientazio Tailerra eta Mendi-ibilbidea. Ubidea
2019-06-29 / 30

Mapak irakurtzen ikasteko, eta ipar orratza erabiltzen trebatzeko asteburua prestatu dugu.

Asteburu osoko jarduera da baina bi zatitan egingo dugu eta egun batean soilik parte hartzeko aukera duzu ere
Zapatuan: Orientazio Tailerra
Domekan: Orientazio Ibilbidea Mendian.
Tailerrarako eta zapatuan lo egiteko BMFaren aterpea dugu (16 leku).

Hau da programazioa:

Zapatuan: Orientazio Tailerra

10:30etan aurkezpena
Goizean Mapekin arituko gara: Mapa motak, Eskalak, Koordenadak, Sestra kurbak eta erliebearen irudikapena.
Arratsaldean Ipar Orratzarekin arituko gara.
20:00etan Guztion artean afaria prestatu.

Domekan: Orientazio ibilbidea mendian   

 

Mapa eta iparorratzari jarraituz egiteko mendi ibilbidea prestatu dugu : Distantzia 13 Km . Desnibela +/-600 m

Ibilbidea bidezidorretatik doa baina zenbait lekutan basoa zeharkatuz eta bide barik ibili behar da ere.

Irtetzerakoan jasoko dituzue ibilbidearen mapa eta txartela. Mapan ibilbidea osatzeko pasa behar diren puntuak zehaztuta daude. Mendian baliza bana topatuko duzue puntu hauetan, kode bat idatzita duena, eta kode hori apunta behar duzue zuen txartelan, bertatik pasa zaretela egiaztatzeko.

Mapa eta Ipar-orratza erabiltzen trebatzea da gure helburua, beraz GPSa eta mobila ez duzue erabili behar.

Irteera tartekatua izango da, danok elkarrekin ez joateko, eta bikoteka abiatuko gara (dakizuena konpartitzeko modu ona).

Ikasteko eta trebatzeko jardunaldia da, beraz ez da denborarik neurtuko ezta sailkapenarik egingo.  Ezer gutxi baldin badakizu gure laguntza izango duzu ikasten hasteko, ez da behar beharrezkoa ibilbide osoa egitea.

Ordutegia
8:30etan Aurkezpena aterpetxean. Ibilbidearen eta jardunaldiaren informazio inportantea azalduko da.
9etatik 10etara Mapa banatzea eta irteera tartekatua . Beste bikoteak abiatzen diren tartean aukera izango duzue ipar-orratzaren erabilerari buruz lau gauzatxo galdetzeko behar izanez gero. Bertan egongo gara laguntzeko.
15:00etan Ibilbidearen itxiera aterpetxean. Bokata jan eta gero denbora izango dugu ibilbidearen gora-beherak eta sortu diren zalantza guztiak komentatzeko.

Beharrezko materiala

  • Papera eta boli
  • Mendirako arropa eta zapatak. Basoan zehar eta bide barik ibiltzeko egokiak.
  • Ipar-orratza, base gardena duena gomendatzen dugu

*Ipar-orratzik ez duzu eta zein erosi ez dakizu?  dokumentu honetan azaltzen dira kontuan hartu behar dituzun ezaugarri garrantzitsuenak
Iparorratza-Eus.pdf

Non eta Noiz hasiko gara

Olalde aterpetxean, Ubidean. (ikusi mapa batean)
Zapatuan 10:30etan
Domekan 8:30etan
Nola heldu
Kotxe partikularretan: Telefono eta wassapen bidez saiatuko gara lotzen kotxeak konpartitzeko
Bizkaibus 3925 Bilbao-Ubidea: Bilbao Abandotik irtetzen da goizeko 6:45etan eta 8:45etan. Ordu bat t’erdi emoten du Ubideraino.

Zapaturako afaria eta alojamendua

BMFren Olalde aterpetxea dugu. Lekua mugatua denez Gailurrakide eta Federatuen lehentasuna kontuan hartuko da. Dena den ostegunean baieztatuko dugu izen-zerrenda, eta emailez abisatuko dugu.

Aterpean lo egiteko maindire edo saku fina beharrezkoa da eta zeuk ekarri behar duzu, baita barruan egoteko zapata garbiak ere.

Afaria elkarrekin prestatuko dugu, eta menua astean zehar zehaztuko dugu. Jateko ezer berezirik behar baduzu aipatu izena ematean mesedez. Gosaria eta pikoteoa norberak eraman behar du nahi duena.

Aterpea + afariaren prezioa 15-20 euro/pertsonako izango da (jende kopuru eta afariaren arabera) eta zapatuan bertan pagako da aterpetxean.

Izena emateko

Aurrez eman behar da izena weborri honen bidez.
Idatzi Komentario espazioan zein egunetan hartu nahi duzun parte:

-Asteburu osoa (aterpean lo eta afaldu)

-Zapatuko tailerran soilik

-Domekako ibilbidean soilik

Aterpea+afaria baino ez da paga behar, aterpean geratuz gero.
Zalantzarik baduzu galdetu emailez: gailurra.mt@gmail.com

KONTUAN HARTU: EZIN DA TXAKURRIK EKARRI




...


baiez

...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez

2019/02/16-17 Payolle. SKI Piriniotan

Badator eskiatzeko irteera desiratua!, Prestatu zure ekipoa!
Aurten Frantziako Piriniotara joango gara, eta aukeratu dugun lekua
Payollé izan da:

Noiz

Otsailak 16-17

Jarduerak

Ipar-eski,  eta mendi-eski ibilbideak egiteko leku egokia da.
Norberak hartu behar du ardura bere ibilbideak prestatzeko.

Lo egiteko eta afaltzeko

Gailurrak hartuko dituen apartamentuetan egingo dugu lo.  Beharrezkoa da maindirea, lo -zakua eta toailak eramatea.
Gosariak eta zapatuko afaria elkarrekin egingo dugu eta Gailurrak eramango ditu . Barikuko afaria, eguneko bazkariak eta  hamaiketakoak… bakoitzak bere kontura.

Joan-etorria

Gure kotxe, ibilgailu… propioetan egingo dugu. Bilbotik ostiralean abiatuko gara eta astean zehar hitz egingo dugu hobeto antolatzeko.

Prezioa

Irteeraren prezioa 50€ pertsona bakoitzeko da. Honen barruan ostatua,  afari 1 eta 2 gosariak daude, beste guztia norberarene kontura da. Prezio hau apur bat aldatu ahal da pertsona kopuruaren arabera.
Lekuak mugatuak dira, eta Gailurrakideok lehentasuna dugu.

Materiala

Neguko jarduetarako arropa egokia eta segurtasun materiala eraman behar da.
Gomendagarria da ere bainujantzia, txankletak eta igerilekurako txanoa eramatea, bainuetxe batera joateko aukera dago eta.

Loturak

Payolle eta inguruko Informazio orokorra

Eguraldi aurreikuspena

Elurjauzi  boletina

Norbanako Izen-ematea

Izena emateko

– Lokalaean bertan , otsailak  7an. (eguena)

– Formulario honen bidez.  10€ ko ordainagiria erantsi behar duzu erreserba lotzeko.

Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325

Azken eguna: Otsailak 7

  • DAGOENEKO EZ DAGO LEKURIK.

2019-02-13 Hitzaldia:
Larrialdietarako komunikazioa mendian

 

EGUNA: Otsailak 13 asteazkena

ORDUA: 19:00

LEKUA: Auzofactory Matiko

Matiko Kalea 6, Bilbo   Mapan ikusi 

SARRERA LIBREA LEKUAK BETE ARTE.

 

LARRIALDIETARAKO KOMUNIKAZIOA MENDIAN
Nola komunikatu mendian telefono mugikorra funtzionatzen ez duenean.

Naturan gertatzen diren istripuen aurreikuspen eta segurtasunari buruz hitz egingo dugu, eta horren inguruan irrati bidezko komunikazio estrategia batzuk aurkeztuko dira hitzaldi honetan.

Telefono mugikorra,  emisora,  eta beste  komunikazio gailuen alde onak eta txarrak azalduko dira . Bestaldetik estatu mailako PMR 7-7 kanala ekimenaren berri izango dugu. Ekimen honen helburua irrati gailu pertsonalen (PMR) erabilpena zabaltzea da, mendiko larrialdi kasuetan komunikazioak errazteko, eta  PMR gailu hauek  erabiltzen irakatsiko da hitzaldian. PMR gailuak  merkeak  dira, erabiltzeko errazak,  eta ez da lizentziarik behar ia Europa osoan.

Guztira 90 minutu inguruko iraupena izango du hitzaldia eta osteko solasaldia, eta teknologi eta larrialdi adituak izango ditugu hizlari.

HIZLARIAK:

Ander Izquierdo. Ingeniari informatikoa. Irratizalea.

Axier Báez. Teknikari informatikoa. Irratizalea.

Sendoa Ballesteros. Erizaina. Larrialdietan aditua. Osasun publikoan doktore.

QMapShack: mapak ikusteko , trakak marrazteko eta irteerak prestatzeko aplikazioa.

QMapShack ( QMS laburrean) oso aplikazio interesgarria da gure irteerak prestatzeko.

Ezaugarri nabarmenak:

  • Software librea eta dohan.  Windows, Mac, eta Linuxerako bertsioak daude .
  •  Mapa libre asko erabili ahal dira (IGN, Openstreetmaps), offline edo online, baita GPSan erabiltzen dituzun garmin mapak ere.
  •  Mapak gainjartzea posiblea da, halantxe Topopiriseko bideak IGN gainean ikusiko dituzu.
  • Kolorekin nabarmentzen du aldaparen inklinazioa. Oso gauza erabilgarria neguko iblibideak prestatzeko eta arriskuak kokatzeko.
  • Trackak errez eta arin marrazten dira.
  • Ibilbidea egiteko behar den denbora kalkulatzen du, distantzia eta desnibela kontuan hartuz.
  • Eguraldiaren iragarpena  ikusi ahal duzu  mapan bertan  sakatuz.

Hasteko loturak:


QMapShack aplikazioa deskargatzeko:

https://bitbucket.org/maproom/qmapshack/downloads/


Hasteko gidaliburua. Aplikazioa instalatzeko eta lehenengo gauzak ikasteko.  Aplikazioa instalatzean gida hau jarraitzea gomendatzen da.

https://bitbucket.org/maproom/qmapshack/wiki/DocQuickStartSpanish


Wiki.  Proiektuaren dokumetazio osoa (ingelesez) :
https://bitbucket.org/maproom/qmapshack/wiki/


Mapak eta beste gauzak.   QMSen erabiltzeko prest.

https://www.mendiak.net/viewtopic.php?f=529&t=59020&p=735778#p735778


 QMS foroa mendiak.net -en  Zalantzak argitzeko, eta gauza asko ikasteko

https://www.mendiak.net/viewforum.php?f=529


Aplikazioaren itxura:

Eta nork garatu du? ba software librearen aldeko mendizaleok. Guk Gailurrako irteerak prestatzeko erabiltzen dugu eta oso gustora  😉

Bizkaiko Goi Mendi Eskolaren tailerra , borondate oneko gidariei zuzenduta.

Bizkaiko Mendizale Federazioak ezinbestekotzat jotzen du behar bezalako informazioa eta prestakuntza ematea klubeko irteerak antolatzeaz arduratzen diren arduradun guztiei.

Hori dela eta, Bizkaiko mendizale kluben borondate oneko gidariei zuzenduta mintegiak antolatu ditu osasunez eta seguritateaz jarduteko.

  • Mintegi bakoitzak zortzi orduko jardunaldia izango du ( Bilbon larunbat batean), gehi asteburu bat Gorbeako aterpean praktiketan.

Formakuntza Goi Mendi Eskolako teknikariek emango dute eta federazioaren aholkularia eta medikua den Kepa Lizarragaren laguntza izango dute.

Hiru txandatan antolatu dira, eta egutegia hauxe da:

Bilboko jardunaldia:

  • Maiatzak 12
  • Ekainak 9
  • Irailak 22

Praktikak egiteko dagokion asteburua:

  • Maiatzak 19 eta 20
  • Ekainak 23 eta 24
  • Irailak 29 eta 30

Bizkaiko Mendizale Federazioak diruz lagunduko du mintegia, baina parte-hartzaileek lojamendua ordaindu beharko du.

Informazio gehiago: goimendieskola@bmf-fvm.org       Programazioaren PDFa jaitsi

IZENA EMATEKO

  • klubaren bidez egin behar da , eta weborri honetan eman behar duzu izena.
  • Leku mugatuak daude , beraz ez utzi azken ordurako
  • Interesatueen artean antolatu behar izango dugu Nor, Noiz, Zelan…




...


baiez

...


baiez

...





* Bete ezazu dena, mesedez / Rellena todos los campos

Valle de Tena -Mendiko Eskia

Gailurra mendi taldeak antolatu duen jarduera berri baterako deia luzatu nahi dizuegu;

Noiz

Martxoak 17-18

Jarduerak

Mendi eskia: Eguneko bi ibilbide egiteko asmoa dugu (larunbata, eta igandea)  Ibilbide proposatu batzuen krokisa eta traka bidaliko da interesatuei emailez, norberak aurrez aztertzeko eta prestatzeko. Aurreko egunean batzarra egingo dugu ibilbidearen nondik norakoak komentatzeko, eta eguraldi eta edurraren arabera zehaztuko da ibilbidea.

Mendi eski zeharkaldian parte hartzeko ezinbestekoa:

  • Federatua egotea
  • +/- 1500 metro eta  S3 zailtasunak dituen ibilbidea egiteko gai izatea
  • Norberak bere segurtasun materiala eramatea: Arva, pala, sonda, kutxilak, krampoiak, pioleta, kaskoa,

Lo egiteko

Aterpetxe batean, lo-sakua edo oihalak eraman behar dira

Gosaria eta afaria:  aterpekoa hartuko dugu.

Elkarrekin egingo dugu gosaldu eta afaldu. Bazkaria, hamaiketakoa… bakoitzak bere kontura.

Joan-etorria

Ostiralean abiatuko gara Bilbotik gure kotxe, ibilgailu… propioetan,  eta astean zehar hitz egingo dugu hobeto antolatzeko.

Prezioa

60€ pertsona bakoitzeko. Honen barruan ostatua, 2 afariak eta 2 gosariak daude. Beste guztia  nork bere kontu egin behar du.

Lekuak mugatuak dira, eta Gailurrakideok lehentasuna dugu.

  • Lekua hartzeko 10 euroko seinalea aurreratu  behar da izena ematean (hau da aterpetxeak eskatzen duena).  Lokalean bertan egin ahal duzu (martxoak 8) edo weborriaren bidez:  transferentzia bat egin eta  agiria erantsi izena ematean (azken eguna martxoak 12, astelehena )
  • Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325

Norbanako Izen-ematea

azken eguna 2018-03-12 astelehena
Eguraldi txarra aurreikusten da astebururako, beraz, beste batean joango gara.

ESKI asteburupasa Canfranc-Candanchu

Gailurra mendi taldeak antolatu duen abentura berri baterako deia luzatu nahi dizuegu; eskiatzera joateko irteera, hiru aukera desberdinekin.

Noiz

Urtarrilak 27-28

Jarduerak

Pistako eskia: Candanchu edo Astuneko pistetan egingo dena (baldintzen arabera). Honetan, bakoitzak bere forfait eta eskiatzeko materiala lortzeaz arduratuko da (Eski edo snow). Aukera hau hartzen duen taldea bere kabuz ibiliko da pistetan.

Iraupen-eskia: Aurrekoan bezala materiala eta forfaita bakoitzaren esku

Mendi eskia: bi ibilbide antolatu ditugu. Ibilbideen krokisa eta traka emailez bidaliko da interesatuei, norberak aurrez aztertzeko eta prestatzeko. Aurreko egunean batzarra egingo dugu ibilbidearen nondik norakoak komentatzeko, eta eguraldi eta edurraren arabera zehaztuko da ibilbidea.

Mendi eski zeharkaldian parte hartzeko ezinbestekoa:

  • Federatua  egotea
  •  +/- 1500 metro eta gehien jota S3 zailtasuneko ibilbidea egiteko gai izatea
  •  Norberak bere segurtasun materiala eramatea: Arva, pala, sonda, kutxilak,  krampoiak, pioleta, kaskoa,

Lo egiteko

Jakatik gertu dagoen etxe batean, printzipioz denetarik daukana.

Elkarrekin egingo dugu gosaldu eta afaldu. Bazkaria, hamaiketakoa… bakoitzak bere kontura.

Joan-etorria

Gure kotxe, ibilgailu… propioetan egingo dugu. Bilbotik ostiralean abiatuko gara eta astean zehar hitz egingo dugu hobeto antolatzeko.

Prezioa

Irteeraren prezioa 35€ pertsona bakoitzeko da (umeak dohainik). Honen barruan ostatua, 2 afariak eta 2 gosariak daude, beste guztia bakoitzaren kontura da. Prezio hau apur bat aldatu ahal da pertsona kopuruaren arabera.

Lekuak mugatuak dira, eta Gailurrakideok lehentasuna dugu.

Norbanako Izen-ematea

Zure ardurapean umeak joanez gero, lerro berean idatzi behar dituzu zure izen-abizenak gehi umeen izenak (adibidez: Pirritx Irrizabala + Pupu + Lore)

  • DAGOENEKO EZ DAGO LEKURIK. Izena ematean ordezkoen zerrendan sartuko zara, eta lekua libratzen bada, abisua jasoko duzu.
 




...


baiez

...


baiez

...


pistako eskiairaupen eskiamendi eskia

...

...

Bete ezazu dena, mesedez

2017-11-26 ARVA praktika

Zer egin:

Arva praktika

Lunadan ez dago elurrik, beraz  Urkiolako basoan arituko gara.

Norentzat:

Neguan mendian ibilitzen diren eta arva erabiltzen trebatu nahi dutenentzat.

Maila:

Arvaren erabilera ezagutzen dutenentzat zein ezer ez dakitenentzat. Guztiok hartuko dugu parte dakiguna konpartitzen, eta taldeka egingo dugu praktika ezberdinak, gure mailaren arabera.

Beharrezko materiala

  • Zure ARVA (baldin baduzu)
    (Gailurraren ARVAK geuk eroango duguz, arva ez dutenentzat)
  • Bastoi 1 edo 2

Noiz

azaroak 26, Igandea

Topatzeko ordua eta lekua

9:30 etan

Urkiolako aparkalekuan,  Bizkarra jatetxe ondoan

(mapa batean ikusi)

Izena emateko orria

(parte hartzaile bakoitxeko bat)

 




...


baiez

...


baiez

...





* Bete ezazu dena, mesedez / Rellena todos los campos

 

2017 Mendi Jardunaldiak

26. Mendi Jardunaldiak

Azaroaren 8an eta 10ean Gailurra M.Tko jardunaldiak izango dira.  Urtero bezala, ekintza hau taldeko bazkideen lanari eskar aurrera atera da, eta bertan parte hartzera eta ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu; oraingo honetan ere eskarmentuzko eskalatzaileen igoerak eskainiko dizkigu bi saiotan.

azaroak 8   19:00


Eneko eta Iker Pou eskalatzaile euskaldunak entzuteko aukera izango dugu, Kanadako Baffin irlan egindako eskaladen inguruko bizipenak kontatuko dizkigute, bertan Artikon irekitako biderik zailena librean errepikatu dute, bi hilabetez esploratzen eta eskalatzen egon eta gero. Pou anaiek 20 urte baino gehiago daramatzate eskaladan murgilduta eta inoiz baino gogotsu dabiltza.

azaroak 10    19:00


Urrezko itxiera egiteko Silvia Vidal eskalatzaile katalandarra izango dugu. Hau ez da izango gurekin egoten den lehenengo aldia, eta betiko modura lasaitasunez eta patxadaz kontatuko dizkigu bakarkako igoeratan egindako eskalada zailen pasadizo harrigarriak. Berea kirol arloko balentria da, baita arlo pertsonaleko motibaziozko kontua ere.Alaskako bailara  urrun batean izandako bizipenak kontatuko dizkigu, bertan bide bat ireki du, bakarrik, kanpoko laguntzarik gabe,  irratirik gabe eta telefonorik… gaur egun ezohiko konpromesu eta estiloan.

 

  • Saio biak Bidebarrietako liburutegian izango dira, arratsaldeko 19:00etan (mapan ikusi)
  • Sarrera librea da eserlekuak bete arte

  KARTELA

Jardunaldiak egiteko lekua urtero uzteagatik eskerrak eman nahi dizkiogu Bidebarrieta Kuturgunea /Bidebarrieta Liburutegiari

Mapa eta Iparorratza tailerra

Helburua

Mapak irakurtzen ikasi eta mendian ingurua ezagutzen trebatu. Orientazio eta kartografia oinarrizko kontzeptuak ikasi:

  • Mapa motak
  • Eskalak
  • Koordenadak
  • Nibel-kurbak eta lurraren irudikapena
  • Iparorratzaren erabilera

Teoria atal garrantzitsua izango dugu, baina ahal eta praktikoen egiten saiatuko gara.

Zer behar da

  • Ariketak egiteko 1:25.000 paperezko mapa bat ekarri behar duzu (etxean daukazun hori)
  • Iparorratza erabiliko dugu ariketa batzuetan, eta base gardena daukiena hoberena da*
  • Boli eta papera.

*mendirako egokia den iparorratzaren ezaugarriak dokumentu honetan azaltzen dira:detalles_brujula.pdf

Lekua, egunak eta ordutegia

Uribarriko Auzogunean ( Matiko kalea 6 ) :

    17:45 etik 21:00etara, bi saio osagarriak teoria lantzeko

  • Maiatzak 30 (asteartea)
  • Ekainak 1 (osteguna)

Mendian aritzeko ibilbidea:

  • Ekainak 3 (larunbata), goiz osoko ibilbidea. Lekua astean zehar adostuko dugu

Izena eman

  • Tailerra dohanik eta guztiontzako irekia da.
  • Gailurrakideok parte hartzeko lehentasuna dugu, baina lekua mugatua da, ez utzi azken ordurako izen ematea.
  • Aurreko barikuan (maiatzak 25ean) baieztatuko dugu parte hartzaileen zerrenda, eta emailez jasoko duzu honen berri.

Zalantzarik baldin baduzu, galdetu emailez: gailurra.mt@gmail.com
Izen-ematea aurrez egin behar da weborri honen bidez

Izena emateko orria




...


baiez

...


baiez

...





* Bete ezazu dena, mesedez / Rellena todos los campos