MENDI JARDUNALDIAK 2019

Azaroaren 15an eta 18an Uribarriko Gailurra M. T-ko XXVIII. mendi jardunaldiak izango dira Bidebarrierako liburutegian, 19:00etan.

Azaroak 15 ostirala, Marc Toralles entzuteko aukera izango dugu, Marc-ek Slovack Direct bidearen errepikapena egin berri du Denali mendian, Ipar Amerikako mendirik altuena. Gutxi batzuk izan dira zailtasun handiko bide hau, 1984ean ireki zutenetik, errepik atzen ausartu direnak.

Azaroak 18 astelehena, Angelika Rainer eskalatzaile italiarrak izotzean eta drytooling eskalatzen duen esperientziaz arituko da. Emakume honek zailtasun handiko hainbat mixto bideak egina ditu, “A Line Above the Sky” besteak beste, munduko mixtoko biderik zailena.

Sarrera librea da eserlekuak bete arte. Urtero bezala, ekintza hau taldeko bazkideen lanari esker aurrera atera da, eta bertan parte hartzera eta ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu.

 

 

2019koDEIADAR MENDIEN EGUNA – XVI edizinoa

Aurtengo Deiadar Mendien Eguna Ganekogortan ospatuko dogu datorren ekainarean 2an, domekan.

 

Egitaraua:

7:45etan elkartuko gara Kobetan. Ongi etorri bero bat eta bideari ekingo diogu. Sorpresaren bat baietz aurkitu aldapan gora! Adi egon.  Pagasarrin geldialditxo bat egingo dogu. Arnasa hartu, ura edan, modakutxo bat, taldea bildu, eta 10:00etan aurrera egingo dogu. Adarra joten hasi gura dauenak, libre.

12etan Ganekogortako dondorretik adarra joko dogu, Bilbotik argi entzuteko moduan. Birikiak hustu ostean, gure artean eukiko doguz txistulari, dantzari eta bertsolariak.Gero beheruntz abiatuko gara.

13:00etatik aurrera Pagasarrin jai giro polita edukiko dogu: musikariak, dantzariak, bertsolariak, oparitxo bat adarra jo dutenentzat, piskolabis goxo goxoa txakolinez bustia. Eta gero, gerokoak…   Gailurrakideok Kobetaraino buelta gidatua egingo dogu 14:30etan, baina norberak nahi duenean eta bere kontu jaisteko aukera izango du…

Nola iritsi Kobetara, abiapuntura:

Garraio publikoan:

  • METRO/RENFE:  SAN MAMESEKO (TERMIBUS) geltokia da hurbilena. Bertatik oinez joan daiteke kobetara (30 bat minutu).
  • FEVE: BASURTU HOSPITAL geltokia da hurbilena.
  • Ordu honetan domeketan ez dago Bilbobusik Kobetaraino.

Kotxez: aparkalekuak dagoz autoentzat Kobetan. Dena dela, garraio publikoak erabiltzea gomendatzen dizuegu

Nola iritsi Kobetara (oinez)

 

Ibilbidearen zer norakoak:

Luzera: 22 Km  Kobetas-Ganeko-Pagasarri-Kobetas

Desnibela : +/- 910m

Jardueraren iraupenaren aurreikuspena : 6 ordu (ibiltzen)

MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila)

  • Ingurumen-arriskuak: 2
  • Orientazio-zailtatusa:2
  • Ibiltzeko zailtasuna: 3
  • Ahalegin fisikoa: 3

Mapa eta Tracka

Tracka deskargatzeko sakatu HEMEN

Mapa zehatzago ikusteko sakatu irudian

 

Material tekniko beharrezkoa:

Mendiko botak

Eguzkitarako krema

Eguzkitarako betaurrekoak

Kapela

Zira/Txubaskeroa

Makilak

Kantinplora eta ura – 1, 5 litro gutxienez

Eguraldiaren aurreikuspena

   LOTURA HONETAN  dozu aurreikuspen berriena (egunero berrizten da).

Kontuan hartzekoak:

Jende asko bilduko gara mendian egun honetan. Mesedez, gure presentziak izan dezala ahalik eta eragin gutxien ingurumenean. Hementxe jarraitu beharreko arauak:

  • EZ BOTA ZABORRIK MENDIAN, LAGUNDU GARBI UZTEN.
  • EZ PIZTU SURIK . EZ BOTA ZIGARROKINIK LURRERA.
  • LAGUNTZARIK BEHAR BADUZU, ESKATU ANTOLATZAILEEI.
  • JOKATU ERRESPETUZ ETA ERA ATSEGINEZ INGURUKOEKIN.
  • UMERIK BADAKARZU, EZ UTZI BAKARRIK.
  • TXAKURRAK LOTUTA ERAMAN.
  • JOKATU ERRESPETUZ BERTOKO ANIMALIEKIN ETA LANDAREEKIN.
  • TXIRRINDULAZ BAZABILTZA, IBILI ASTIRO, IBILTARI ASKO DABIL-ETA BIDEAN.

Ospakizunari buruz:

Bost omen ziren Bizkaian deiadar mendiak: Gorbea, Ganekogorta, Oiz, Sollube eta Kolitza. Gernikan Batzar Nagusiak biltzeko deialdia mendi hauetatik egiten omen zen antxina, adarra joz eta sua piztuz. Denpora igaro ahala, ohitura hau desagertuz joan zen eta deialdiak idatziz egiten hasi ziren.

2004. urtean Batzar Nagusien ekimenez Deiadar Mendien Eguna ospatzen hasi ginen. Urtero deiadar mendietako tontor batetik, txadaka, adarra jotzen da, antxinako ohituraren oroigarri modura. Antxinako Bizkaitarren Batzar Nagusien oroigarri modura.

Aurten Uribarriko Gailurra Mendi Taldearen esku dago antolaketa, Bizkaiko Batzar Nagusiekin batera, eta Ganekogortako gailurrean egingo dugu deiadar.

Informazio gehiago duzu  lotura hauen bidez:

>> Batzar Nagusietako esteka 2018ko irudiekin

>> Wikipedia – Deiadar Mendiak

>> Deiadar Mendiei buruzko informazio gehiago

 

Kamiseta berria daukagu!

Gailurra MT-k logotipo berriarekin kamisetak atera ditu.

AMARI ESTUDIO tailerran serigrafiatutak izan dira, hemen daukazue estanpazio-prozesua:

Emakumezkoentzako, gizonentzako eta umeentzako tamainak dauzkagu, 10 euro ordaindu beharko dituzue.

Zatoz taldearen egoitzara zeurea hartzera, badakizu: edozein ostegun, arratsaldeko zortziretatik aurrera.

 

2018 MENDI JARDUNALDIAK

Azaroaren 7an eta 9an Uribarriko Gailurra Mendi Taldeak antolatutako 27. mendi jardunaldiak izango dira.

azaroak 7 asteazkena

Carlos Soria eskarmentu handiko “zortzimilako” mendizalea entzuteko aukera izango dugu. Munduko tontor altuenetan bizitako abenduren berri emango digu.

azaroak 9 ostirala

Rocio HurtadokA lurte elkarteko koordinatzaileak, “Know before you Go” hitzaldia emango du.

A lurte elkarteak (Canfranc, Huesca) elurra eta elurjauziak ikertzen ditu, eta gure inguruan lehen aldiz eskainiko den hitzaldi hau , Utah Avalanche Center eta American Avalanche Association-eko formakuntza planaren parte da.


  • Saio biak Bidebarrietako liburutegian izango dira, arratsaldeko 19:00etan (mapan ikusi)
  • Sarrera librea da eserlekuak bete arte

Urtero bezala, ekintza hau taldeko bazkideen lanari eskar aurrera atera da, eta bertan parte hartzera eta ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu.

Informazio gehiago behar izan ezkero: http://gailurra.org/

 

 

Ehunen inguruko hitzaldia. Geruza eta material teknikoen inguruko teoria

Kanpoko ekintzetara ondo ekipatuta joateko hitzaldi bat antolatzen ari gara, gai honetan aditua den Edurne Santamariaren esku, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duena.

— Izarpean lo egin, lurraren hezetasuna sentitu, zerua ukitzen duzula sinestu, mendiaren energiaz bete…

Bivac-ek,  kanpoko ekintzetarako arropa markak, proposatzen dizkigun sentsazioak dira hauek.

Ekainaren 27an izango da, auzoko Auzo-Factory-an. 19etan

Zuen zain egongo gara.

2018 Deiadar Mendien Eguna

Urtero, Gailurrak deiadar mendietako igoeran hartuko du parte. Aurten, Maiatzak 3 igandea, Club Alpino Tabirak antolatuko duen igoeran, Oizera igoko gara. Tontorrean, beti bezala, adarrei soinua ateratzen saiatuko gara, Bizkaiko Batzar Nagusien deiadarren oroigarri. Izan ere, datorren urtean Gailurrak ekitaldia antolatuko duenez, lekukoa emango digute. Oparia eta pintxoak egongo dira eta 5 ordutako txango batez gozatu ahal izango dugu, bai txikiak zein helduak.

Ibilaldia Garain (Durango) hasiko da beraz Gailurrako egoitzatik 8.30etan abiatuko gara .

Antolatu ahal izateko,  bidali mezu bat gailurra.mt@gmail.com

 

Eskalada eguna 2018/5/19 larunbata

Aupa Gailurrakideok!

Urte bete eta gero, gogotsu gatoz “Eskalada eguna” proposatzera. Aurten, maiatzaren 19an, Urdulizko eskalada eskolan elkartuko gara. Urdulizko Santa Maria elizatik heltzen da bertara. Gure ezkerretara haitz bat ikusiko dugu (Moruatxa 184 m) eta tontorrean gurutze bat dago. Haruntz jo behar dugu, errepideak ez dauka galbiderik. Oso erraza da hara heltzea, eskalatzeko bideak parking baten ondoan daude. Gainera iturria eta itzalpean egoteko aukera dago, beraz, gustura eskalatzeko aukera paregabea izango dugu.
Bazkaltzeko bakoitzak gustoko duen janaria eraman dezala eta nahi izanez gero, besteokin partekatu dezakezu.

Goizeko 10:30tatik aurrera, Urdulizeko eskalada eskolan egongo gara, animatu!!!
Oharra: ez da eskalada ikastaro bat. Eskaladaren zaletasuna elkarrekin disfrutatzeko eguna da. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu telefono hauetara:
Nia: 664206982 edo Bego:667039103

Umeekin etortzen bazara, ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera) Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)




...


baiez

...


baiez

...





* Bete ezazu dena, mesedez / Rellena todos los campos