2016ko asanblada

Sentitzen dugu; eduki hau ez dago euskaratuta.

Irailaren 16an Gailurra mendi taldeko 15 bazkide elkartu ginen. Bilera Zazpi kaleetako La Bolsa edo John Jauregian izan zen.

Honako gai hauetaz aritu ginen:

1. Cuentas del 2016 

  1. urteko gastuak eta diru sarrerak aztertu ondoren, honako ondorioetara heldu ginen:
  • Urtero saldo positiboa gutxitzen doala ikusten dugu.
  • Uribarriko jaiei dagokionez, uste dugu lan handia ematen dutela, eta diru etekina oso txikia dela egindako lana kontuan hartzen badugu. Proposamena: jaien iraupena asteburu bakar batera gutxitu. Ostegunetik igandera. Proposamena Aldapan Gora jai batzordeari helaraziko zaio.
  • Bizkaiko mendi federakundeari urtean zehar buruturiko jardueren memoria bat bidaltzea aztertzen da, Federakundetik nolabaiteko dirulaguntza lortzeko asmoz. Proposamena bertan behera geratzen da. Izan ere, aurreko urteetako eskarmentuak lan eskerga suposatuko duela, eta diru-sarrera eskasa jasoko dugula erakutsi digu.
  • Bazkide-kuota 10 eurotan mantenduko da. Adin txikikoek ez dute bazkide kuotarik ordaindu beharko. Gainera, bazkide-txartel bana emango zaie.
  • 2016ko kontuak onartzen dira.

Oharra: Diru sarrera eta gastuen kontuak ez ditugu publikoak egiten. Bazkideren batek ikusi nahiko balitu eskuratu ditzake. Aztertu nahi badituzu, email bat bidali eta helaraziko dizkizugu.

2. Gailurra mendi taldearen webgune berria

Webgune berria aurkezten digute.

  • Berrikuntza ugari dauzka. Mendi irteeraz arduratzen diren pertsonak irteeraren informazio-orria webgunearen bidez osatu ahalko dute. Antolatzaile-perfil baten bidez errejistratuko dira. Irteeraren informazio gehitzeko galdetegi bat osatu beharko dute. Modu honetan webgunean argitaratuko den sarrera bat sortu dezake, partehartzaileentzat eskuragarri egon dadin.
  • Irteeran parte hartzeko asmoa dutenek webgunearen bidez izena eman ahalko dute. Antolatzaileek izena eman duten parte-hartzaileen zerrenda kudeatu ahalko dute.
  • Zerbitzaria ez blokeatzeko asmoarekin, igoko diren irudiei pisu/zama-muga bat jarriko zaie.
  • Beharrak sortzen diren heinean, irtenbidea emango diegu. Webguneari falta zaizkion azken ukituak 2017ko urtarrilaren hasierarako bukatuko dira.

3. 2017ko mendi jardunaldiak

Oraingo formatua ez dabil behar bezain ondo. Ikusle gutxi erakartzen du, eta diru inbertsio handia suposatzen digu. Bideo- eta argazki-lehiaketen sari ekonomikoen izaera merkantilista aztertzen da.

  • Hiru bazkidek osatzen duten batzorde bat eratzen da. Gaia modu sortzaile batean aztertu dezaten.
  • Jardunaldiak Bidebarrietan izaten jarraitzea erabakitzen da.

4. Jardueren egutegia

Egutegia beranduago burutuko den bilera batean taxutuko da. Beharrezkoa den denbora izan ahal izateko.

Irteeren inguruko hausnarketa garrantzitsu bat egiten da:

  • Irteeren gastuen kontrola hobetu behar da. Irteera antolatzen duten pertsonek, irteera gauzatu eta aste betera klubak irteera aurrera atera ahal izateko egindako ekarpena apuntatzea ere jasoko dute. Klubaren ordenagailuan Excel bat dago kontu hori behar bezala lotzeko. Irteera antolatzen duen pertsonak ezingo balu hurrengo ostegunean klubera joan, telefonoz deitu dIezaola klubean txanda egiten dagoen pertsonari Excel-ean apuntatu dezan.

5. Whatsapp-taldea eta posta elektronikoko Antolakuntza-taldea

  • Indarrean egon den whatsapp-taldea bertan behera geratzea erabakitzen da. Horren ordez berri bat sortuko da. Taldekideak gaurkotuko dira, eta administratzeko telefonoa hemendik aurrera klubeko telefonoa izango da.
  • Antolakuntza batzordea osatzen dituzten pertsonak gaurkotzea erabakitzen da. Klubaren barne antolakuntza arloa jorratzeko erabiliko da.

6. Bizkaiko mendi federakundearen azken asanbladari buruzkoak

  • Federakundearekin izandako bileren inguruko informazio esanguratsuena azaltzen digute.
  • Adin txikikoen lizentziak egiterako orduan zenbait aldaketa egon dira. Kontutan hartu beharko dira osteguneko txandetan:
    1. Adin txikiko bat federatzen den unean bere gurasoen edo tutoreen baimen sinatua eskatu beharko da.
    2.Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako baimena jaso bezain laster, Bizkaiko mendi federakundeari ontzat eman duela jakinarazi behar dio. Orduan, federakundeak adin txikikoaren lizentzia tramitatu dezan. Gurasoei federatu lizentzia kudeatzen hasten denetik tramitatzen den unera arte zenbait denbora pasa daitekeela ohartaraztea garrantzitsua dela uste dugu. Zalantza bat sortu zaigu. Denbora tarte horretan, klubak federazioaren bidez kudeaketa hasten duen unetik federakundea lizentzia tramitatzen duen unera arte, adin txikikoa federaturik dagoen ala ez..