Orientazio Tailerra eta Mendi-ibilbidea. Ubidea
2019-06-29 / 30

Mapak irakurtzen ikasteko, eta ipar orratza erabiltzen trebatzeko asteburua prestatu dugu.

Asteburu osoko jarduera da,  baina nahi izanez gero, aukera duzu egun bakar batean parte hartzeko.
Zapatuan: Orientazio Tailerra. Teoria eta praktika aire zabalean tartekatuta.
Domekan: Orientazio Ibilbidea Mendian. Mapa eta ipar-orratza erabiliz
Tailerrerako eta zapatuan lo egiteko BMFaren aterpea dugu (16 leku).

Hau da programazioa:

Zapatuan: Orientazio Tailerra

10:30etan aurkezpena
Goizean Mapekin arituko gara: Mapa motak, Eskalak, Koordenadak, Sestra kurbak eta erliebearen irudikapena.
Arratsaldean Ipar Orratzarekin arituko gara.
20:00etan Guztion artean afaria prestatu.

Domekan: Orientazio ibilbidea mendian   

 

Mapa eta iparorratza erabiliz  egiteko ibilbidea prestatu dugu : Distantzia 13 Km . Desnibela +/-600 m

Ibilbidea bidezidorretatik doa baina zenbait lekutan basoa zeharkatuz eta bide barik ibili behar da.

Irtetzerakoan jasoko dituzue ibilbidearen mapa eta txartela. Mapan ibilbidea osatzeko pasa behar diren puntuak zehaztuta daude. Mendian baliza bana topatuko duzue puntu horietan, kode bat idatzita duena, eta kode hori apunta behar duzue zuen txartelan, bertatik pasa zaretela egiaztatzeko.

Mapa eta Ipar-orratza erabiltzen trebatzea da gure helburua, beraz GPSa eta mobila ez duzue erabili behar.

Irteera tartekatua izango da, danok elkarrekin ez joateko, eta bikoteka abiatuko gara (dakizuena konpartitzeko modu ona).

Ikasteko eta trebatzeko jardunaldia da, beraz ez da denborarik neurtuko ezta sailkapenik egingo.  Ezer gutxi baldin badakizu gure laguntza izango duzu ikasten hasteko, ez da behar-beharrezkoa ibilbide osoa egitea.

Ordutegia
8:30etan Aurkezpena aterpetxean. Ezinbeztekoa. Ibilbidearen eta jardunaldiaren inguruko argibideak emango dira.
9etatik 10etara Mapa banatzea eta irteera tartekatua . Beste bikoteak abiatzen diren tartean aukera izango duzue ipar-orratzaren erabilerari buruz lau gauzatxo galdetzeko behar izanez gero. Bertan egongo gara laguntzeko.
15:00etan Ibilbidearen itxiera aterpetxean. Bokata jan eta gero denbora izango dugu ibilbidearen gora-beherak eta sortu diren zalantza guztiak komentatzeko.

Beharrezko materiala

  • Papera eta boli
  • Mendirako arropa eta zapatak. Basoan zehar eta bide barik ibiltzeko egokiak.
  • Ipar-orratza, base gardena duena gomendatzen dugu

*Ipar-orratzik ez duzu eta zein erosi ez dakizu?  dokumentu honetan azaltzen dira kontuan hartu behar dituzun ezaugarri garrantzitsuenak
Iparorratza-Eus.pdf

Non eta Noiz hasiko gara

Olalde aterpetxean, Ubidean. (ikusi mapa batean)
Zapatuan 10:30etan
Domekan 8:30etan
Nola heldu
Kotxe partikularretan: Telefono eta wassapen bidez saiatuko gara lotzen kotxeak konpartitzeko
Bizkaibus 3925 Bilbao-Ubidea: Bilbao Abandotik irtetzen da goizeko 6:45etan eta 8:45etan. Ordu bat t’erdi emoten du Ubideraino.

Zapaturako afaria eta alojamendua

BMFren Olalde aterpetxea dugu. Lekua mugatua denez Gailurrakide eta Federatuen lehentasuna kontuan hartuko da. Dena den ostegunean baieztatuko dugu izen-zerrenda, eta emailez abisatuko dugu.

Aterpean lo egiteko maindire edo saku fina beharrezkoa da eta zeuk ekarri behar duzu, baita barruan egoteko zapata garbiak ere.

Afaria elkarrekin prestatuko dugu, eta menua astean zehar zehaztuko dugu. Jateko ezer berezirik behar baduzu aipatu izena ematean mesedez. Gosaria eta pikoteoa norberak eraman behar du nahi duena.

Aterpea + afariaren prezioa 15-20 euro/pertsonako izango da (jende kopuru eta afariaren arabera) eta zapatuan bertan pagako da aterpetxean.

Izena emateko

ADI: BERTAN BEHERA UTZI BEHAR IZAN DUGU  JARDUERA HAU…MOMENTUZ EZ DAKIGU EA BESTE EGUNEN BATEAN  EGINGO DUGUN.

🙁